Haztegik Ikastola eguna eta kirol festa ospatu ditu asteburuan
Eguraldiari aurre eginez, ostiral arratsaldean giro bikaina izan zen Latxartegi parke inguruan. Larunbat goizean eskalada eta slackline praktikatzeko aukera izan zuten gaztetxoek.
Jai giroa nagusitu da asteburuan zehar Haztegi ikastolaren inguruko familian, ostiral arratsaldeko Ikastola Egunaren eta larunbat goizeko Kirol festaren aitzakian. Bi urteko etenaren ondoren, Haztegik ospatu ahal izan du aurten ikasturte amaiera.
https://studio.youtube.com/video/ppt1YwIFm8o/edit
Ostiral arratsaldeko festa gorabeheratsua izan zen, tarteka botatzen zituen euri zaparradek baldintzatu zutelako. Baina ondo pasatzeko gogoa beste guztiaren gainetik jarri, eta egitarauan jasotako ekitaldi guztiak eraman zituzten aurrera, baita erraldoien kalejira ere.
Larunbat goizean, bestalde, irudi ikusgarriak utzi zituzten Kirol festaren barruan udaletxeko pareta eskalatzen jardun zuten gaztetxoek. Igel eta bote jokoetan aritzeko eta slackline praktikatzeko aukera ere izan zen.












