Mendian gora eta behera bizikletan, Xabier Ortiz de Luzuriaga gogoratzeko
Hegialden antolatzen den mendi bizikleta trabesiaren 17. edizioa egin zen igande goizean. 270 partaide izan zituen.
Mendi bizikleta martxaren irteera, Hegialdetik Legazpiko Xabier Ortiz de Luzuriaga zena gogoratzeko mendiko bizikleta ibilaldi berri bat egin zuten igande goizean Hegialden. Trabesiaren 17. edizioa zen, eta oso arrakastatsua gertatu zuen, eguraldiak lagundu zuelako eta 270-bat partaide elkartu zirelako. Ibilbidea Legazpiko mendietan zehar egin zen, 38 kilometroko luzerarekin eta 1.350 metroko desnibelarekin. Irteera eta helmuga Laubideko kale nagusian egon ziren.
IRUDIAK: Octavio Cirez












