Dantzari txikien festa
Legazpi dantzaz bete zen igande goizean, 35. Dantzari Txiki Egunaren aitzakian. Korosti, Sustraiak, Irrintzi, Lurra, Oinarin eta Oñatz taldeetako dantzariak gonbidatu zituen ekitaldira. Goiz Deia txistulariak eta Doinua musika eskolako eta Iratzarri taldeko dultzaineroak ere izan ziren festan.













