Haurren aurreskuan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
ORDIZIA // Amets Bide dantza taldeak Santa Ana festetako haurren aurreskuan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dauka, ekainaren 24ra arte, https://labur.eus/ljTe9 loturan sartuta, 2016 urtetik aurrera jaiotakoentzat. Bikoteka egin beharko da eta adierazi beharko da, soka dantzan dantzari edo bikote moduan parte hartu nahi den. Entseguak, ekainaren 27an hasiko dira.













