Igartza Musika bekara aurkezteko epea zabalik dago
Igartza Musika bekara aurkezteko epea urriaren 22an amaituko da. Master mailako bekadunak 3.000 euro jasoko ditu eta Goi Mailako bekadunak, 2.000. Irabazleek datorren Igartza Musika zikloan kontzertu bat eskaini beharko dute.













