Sabiñanigokoekin eta Gasteizkoekin mendi irteera, igandean
ZEGAMA // Ameztikoek Sabiñanigoko (Aragoi, Espainia) mendi elkartearekin eta Gasteizko Mendaur taldearekin irteera egingo dute igandean. Duela 10 bat urte hasi ziren elkarrekin urtean behin mendi irteera bat egiten, eta urtero batek antolatzen du ibilaldia. Aurten Gasteizko Mendaur taldekoek antolatu dute. Opakua gainetik joan eta Baio eta Mirutegi gainetik pasako dira, ibilbidea Andoinen amaitzeko. Agurainen bazkaria egingo dute hiru taldeek.













