Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ordiziako garagardo azoka, ostegunetik igandera

Ordizia
Gizartea

Ordizia Rugby taldeak antolatutako 22. garagardo azoka Beti Alai pilotalekuan egingo dute. Hamazazpi garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da, janak eta musikak lagunduta

2022/06/29
A. Vierbücher

Badator garagardo azoka, Ordizia Rugbi taldeak, udalaren laguntzarekin antolatuta. Bihar, osteguna, irekiko dute eta igandera arte egongo da zabalik. Egunero, 18:00etan irekiko dituzte ateak, eta 00:00etan itxiko dute. Igandean 12:00etan zabalduko dute.

Aurtengoa, 22. edizioa izango da, eta betiko moduan, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan izango da hitzordua. Bost egun horietan, garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera izango da, guztira, 17 mota edo barietatekoak izango dira: horiak, zuriak, gorriak, txigortuak eta beltzak, bi IPA eta zeliakoentzako bat. Garagardoak Alemanian, Belgikan, Txekian, Eskozian, Aragoin, Katalunian baita Euskal Herrian ekoitzitakoak ere; bertakoak, Zapiain garagardoa eta Ordiziatik kilometro gutxira, Legorretan ekoizten den Basabe garagardoa ere. Gainera, freskagarriak eta ura ere salduko dira.

Edariari laguntzeko jatekoa ere izango da betiko moduan. Aurtengo eskaintzan berrikuntzaren bat ere sartu dute menuan; hanburgesa beganoak eta kroketak ere izango baitira. Gainera, igandean, paella bazkaltzeko aukera egongo da. Bi paella erraldoi egingo dituzte, bata haragiarekin eta bestea, haragirik gabekoa.

Musika kontzertuak ere egongo dira giroa alaitzeko. Ostiralean Belack taldeak joko du, eta larunbatean, Burrunbazale Fat Dutchmen-en txanda izango da. Larunbat arratsaldean, haurrentzako txokoa ere ipiniko dute, bertan jolasteko aukera izango dutelarik.

Mus txapelketa

Aurtengo garagardo azokaren ediziorako, mus txapelketa ere antolatu dute. Igandean izango da. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute. Horretarako, egunean bertan, kontsumitzeko txartelak erosten diren tokian.

Ordizia Rugby bosgarren 7series txapelketan

Errugbi modalitate olinpikoa protagonista izan da asteburu honetan gizonezko senior mailako Espainiako lehiaketan, Majadahondan (Madril) jokatu den Espainiako 7 Series txapelketarekin. Barça Rugby taldeak multzoko fase perfektua jokatu du, eta ez du puntu bakar bat ere jaso aurka. Guztira 154 puntu lortu ditu. Ordizia Rugbik ere parte hartu zuen txapelketan. Ordiziarrek bosgarren postuan amaitu zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut