Asfaltatze lanak egingo dituzte datozen egunetan Ordizian
Tximista inguruan, Gudarien Etorbidean, Filipinetan eta San Joango errotondan burutuko dituzte lanak.
Asfaltatze lanak hasi dituzte Ordiziako hainbat eremutan; Tximista inguruan, Gudarien Etorbidean, Filipinetan eta San Joango errotondan, besteak beste. 25.000 euro bideratuko ditu Udalak, eta ORSA enpresak egingo ditu lanak.
Irailean lan “sakonagoak”
Bestalde, irailean, asfaltatze lan «sakonagoak» egingo dituztela aurreratu du Udalak. Oianguren kalea, Goierri eta Joseba Rezola pasealekua, Iturtxo, Arana eta Amerika kaleak, Nafarroa Etorbidea, San Bartolome ingurua, Filipinak eta Gernikako pasealekua hobetuko dira. Horretarako, 155.000 euro bideratuko dituzte.