Izarrek argitu diete bidea
Hogeita hamar bat lagunek osatu dute asteburuan Beasain eta Orio arteko bidea, gauez egindako mendi irteeran.
Beasain eta Orio lotu zituzten 30 bat lagunek ostiraletik larunbaterako gauean. 09:00ak aldera iritsi ziren, Iturburun eta Iturriotzen geldialdiak eginda. Orioko hondartzan gosaldu eta autobusez itzuli ziren, Aizkorri Mendizale Elkartean denek elkarrekin bazkaltzeko. Izarrak eta egunsentia ikusteko eguraldi ederra izan zuten.