Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EHUNMILAK

Beasain, zerbitzugune nagusia

Beasain
Kirola

Beasaingo azpiegitura nagusiak kirol proben zerbitzura egongo dira hiru egunez. Garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute. Bideluzen Eusko Label gunea egongo da

2022/07/06
Arkaitz Apalategi

Ehunmilak bezalako lasterketa batek, azpiegitura eta zerbitzu aldetik antolaketa handia eskatzen du. Izan ere, asteburuan milaka lagun hartuko ditu Beasainek. Korrikalari zein laguntzaileentzako aparkalekuak, dutxa eta kirol zerbitzuak edota autobus zerbitzu bereziak koordinatzea eskatzen du horrek. Aurten ere, Beasain izango baita Ehunmilak probaren zerbitzugune nagusia, eta antolatzaileek, xehetasunik txikiena ere kontutan izaten dute, probak iraungo dituen hiru egunetan, ezerk hutsik egin ez dezan.

Probaren irteera eta helmuga Loinazko San Martin plazan izango da. Dortsal eta material banaketa, berriz, Gernika pasealekuko frontoi estalian egingo dute. Horrekin batera, aparkalekuak, kiroldegia eta Pasta Party-a hartzen duen Igartzako jauregia izango dira gune nagusiak, azpiegiturari dagokionez.

Autobusa erabiltzeko deia

Lasterketako egunetarako, antolakuntzak bi aparkaleku prestatu ditu; bata, Gipuzkoa plazakoa, 200 autorentzako tokiarekin. Eta bestea, Igartza-Oletakoa, autokarabanei zuzendutakoa.

Aparkaleku horiek, probaren irteera-helmuga eta kiroldegia lotuko dituen autobus zerbitzu berezia ere izango da egun horietan. Korrikalariek eta haien laguntzaileek doan erabili ahal izango dute zerbitzu hori.

Eta ez herrigunean bakarrik, proba pasatzen den herri eta puntu nagusiak lotuko dituen autobus zerbitzua ere jarriko baitute. Izan ere, lasterketaren egunetan «motordun ibilgailu pribatuaren erabilera txikiagotzea» da antolakuntzaren helburua. Horretarako, Gurutze Gorriarekin sinatutako akordioari esker, mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dute.

Kirol azpiegiturak

Horrez gain, lasterketako astean, EHMko hiru probetako parte-hartzaileek Beasaingo kirol azpiegitura guztiak doan erabiltzeko aukera izango dute. Korrikalarien laguntzaileek, berriz %50eko beherapena izango dute zerbitzu horietan. Hala, kiroldegia, dutxak edota igerilekura sartu ahal izango dute, besteak beste. Horretarako, nortasun agiria eta lasterketako izen-emate agiria erakutsi beharko dute; laguntzaileek, berriz, nahikoa izango dute identifikaziorako eskumuturrekoa erakustearekin.

‘Pasta Party’-a

Ehunmiletako klasiko bat. Bazkaltzeko zerbitzua ez ezik, korrikalarien topagune ere bihurtu da Ehunmilakeko antolakuntzak prestatzen duen Pasta Party-a. Dolarea hoteleko RK jatetxearen eskutik, parte-hartzaile guztientzako bazkaria egiten dute ostiralean, Igartzako jauregian. 12:30etik 16:00etara bitartean eskainiko dute zerbitzua. Bazkaria doakoa da parte-hartzaileentzat, baina laguntzaileek ere bertan bazkaltzeko aukera izango dute, 5 euroan.

Eusko Label gunea

Jatekoarekin lotuta, berrikuntza bat izango du aurten Ehunmilak probak. Izan ere, Eusko Label gunea jarriko dute Bideluze plazan, irteera-helmuga puntuaren ondoan. Hazi Fundazioarekin elkarlanean jarriko dute, eta helburua, lasterketa finantzatzeko dirua biltzea da. Bertan, bertako haragiarekin egindako hanburgesak, burualdeko solomoa eta sagardoa eskainiko dituzte.

EGITARAUA

UZTAILAK 7, osteguna
· 17:00-20:00. Dortsalak jasotzea (EHM eta G2H).

UZTAILAK 8, ostirala
· 10:00-15:00. Dortsalak jasotzea (EHM).
· 10:00-13:00 eta 18:00-20:30. Dortsalak jasotzea (G2H).
· 12:30-16:00. Pasta party.
· 13:00-17:00. Korrikalarien poltsak uztea (EHM).
· 13:00-22:00. Korrikalarien poltsak uztea (G2H).
· 17:00. Irteera kontrola (EHM).
· 18:00. Irteera (EHM).
· 22:00. Irteera kontrola (G2H).
· 23:00. Irteera (G2H).

UZTAILAK 9, larunbata
· 10:00. Lehen korrikalariak helmugan (G2H).
· 16:30. Lehen korrikalariak helmugan (EHM).
· 18:30-20:00. Dortsalak jasotzea (MMM).

UZTAILAK 10, IGANDEA
· 06:30-07:30. Dortsalak jasotzea eta dutxarako poltsa uztea.
· 07:30. Irteera kontrola (MMM).
· 08:00. Irteera (MMM).
· 11:30. Lehen korrikalariak helmugan (MMM).
· 18:00. Sari banaketa.

OHARRAK

Eguraldiak hobera egingo du asteburuan eta berotu egin lezake

Eguraldiak hobera egingo du ostegun eguerditik aurrera, eta asteburuan ez da prezipitaziorik espero. Iragarpenen arabera, tenperaturak epelak izango dira ostiralean; larunbatean eta igandean, berriz, 26º eta 28º-raino iritsi daitezke, hurrenez hurren. Minimak 13º-ko-ak izango dira Beasainen, eta  7-8º artekoak mendi goietan. Euskalmeten iragarpen ofiziala bihar arratsaldean jasoko dute Ehunmilakeko antolatzaileek.

Geoposizionamendu bidez jarraitu ahal izango dia proba

Ehunmilak probako korrikalariek geoposizionamendurako GPS irrati-baliza bat eramango dute aldean uneoro. Horri esker, korrikalarien unean uneko posizioa jakin ahal izango dute, bai antolatzaileek, eta baita lasterketa jarraitzen ari direnek ere. Probaren webgunean (ehunmilak.com) lasterkari bakoitza nondik nora dabilen ikusi ahal izango da horrela. Haien segurtasuna bermatzeko modua ere bada GPSa.

GOIERRIKO HITZAk jarraipen berezia egingo du sarean

Goierriko Hitza egunkariak jarraipen berezia egingo die Ehunmilak probako hiru lasterketei, ostiraletik igandera bitartean. Hiru proben berri jarraitu ahal izango da webgunean, eta informazioaz gain, argazki galeriak eta behin proba bukatutakoan, honen laburpen bideoa ere ikusi ahal izango da. Eskutan duzun gehigarria hau ere digitalki kontsulta daiteke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut