Gainera auzoan hiru etxebizitza saltzeko bidea hasi du udalak
OLABERRIA // Olaberriko Udalak hiru etxebizitza saltzeko prozedura abiatu du. Gainera auzoan, garai bateko Ihurreko eskola zaharretan egokitu dituen hiru etxebizitza salduko ditu, bakoitza bere trastelekuarekin eta garajearekin. Zozketa egingo dute. Prezio tasatua dute, 165.000na euro. Etxebizitza erosi nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, uztailaren 12ko 14:00ak baino lehen.












