Aztiriako Santa Marina Festetan XVI. mendi lasterketa egin dute
Santa Marina Festak ospatu dituzte Aztirian eta XVI.mendi lasterketarekin alaitu dute igande goiza, musika eta giro ona nagusi.
Aztiria Auzoan festak ospatu dituzte ostiraletik hasita eta bihar arte. Hainbat ekintza izan dituzte aztiriarrek asteburuan zehar, hala nola, bola eta toka lehiaketak, auzo afaria, Andoni Ollokiegiren kontzertua, patata tortila lehiaketa eta abar. Ekintza sorta horren artean bada bat bereziki jendea gerturarazten duena Aztiria Auzora: Igande goizeko mendi lasterketa.
XVI.mendi lasterketa
Gaurkoan, igandean, Aztiriko XVI.mendi lasterketa egin dute, baina aurten berrikuntza batekin. Ibilbidea zaildu du antolakuntzak, hau da, bertako gazteek, txapelketari emozio gehiago emate aldera. Aizaleku tontorreraino igo dira aurtengoan parte-hartzaileak, beste urteetan igotzen duten Otañuz gain. Ehun bat parte-hartzaile espero zituzten eta bete-betean asmatu zuten. 103 korrikalarik hartu dute parte. 150 bat metroko desnibel positiboa gehitu diete hala lasterketak aurrez zeukan perfilari, 663 metro guztira. Luzeran aldiz, ez da aldaketa nabarmik.













