Haurren asteburua danbor hotsez agurtu dute Ordizian
Ordiziako haurrek asteburu bikaina pasa dute Santa Ana Jaietako haurren asteburuan, baina iritsi da honi agur esateko ordua eta danbor hotsez egin dute.
Ordiziako txikiek haientzat bereziki prestatutako asteburua izan dute, ekintzaz eta dibertsioz betea. Larunbat goizen aginte-makila haurrek berenganatu zutenean eta suziriarekin batera lehertu zen jaia eta geroztik ez dira gelditu ere egin etxeko txikiak. Goizetik gauera sekulako jaia izan zuten, haien neurrira bereziki egina eta atzoko egunari DJ Xaiborren kontzertuarekin amaiera eman ondoren, gaurko egunean aurreskua, pilota txapelketa eta Dragoi Txikia filma izan dituzte besteak beste eta haurren jaiari agur esateko danbor hotsez josi dute Ordizia.
Haurren danborrada
Nahiz eta 19:00etarako programatuta egon, arratsaldeko 20:00etan hasi da haurren danborrada Buztuntzatik, eguraldia dela eta. Gainera, nahiago izan dute ibilbidea murriztu, parte-hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, beraz, ez da ohiko ibilbidea izan aurtengoa. Beste urteetan Malkaskoraino joan izan dira haurrak danborrak astinduz, baina aurtengoan, Urdaneta 41ean buelta emango dute Kale Berrian zehar berriro Urdaneta Kalera sartzeko. Ondoren, Alde Zaharrerantz joango dira haurrak eta Kale Nagusia zeharkatuz iritsiko dira Plaza Nagusira, zuzenean, beste urteetan ez bezala Santa María kalea igaro gabe. Agur alaia eman diete nahiz eta arratsaldea ur artean pasa behar izan duten eguraldia dutelako alde izan.













