Iñigo Alustiza pilotu solidario gisa irtengo da Lesakako rallyan
GABIRIA // Iñigo Alustiza gidari gabiriarrak 19. Lesakako Rallyesprintean parte hartuko du, bihar, baina modu berezian. Elkartasun ekimen bateko hiru pilotu solidarioetako bat izango da. Peugeot 208 R2 autoan, kopilotu modura zozketan egokitu zaion lagun bat eramango du, Donamariko neska bat. Elkartasun ekimen batekin bat egin dute Alustizak eta beste bi pilotuk, Iñaki Zozaiak eta Joseba Beolak. ELA gaitza dutenen Nafarroako Anela elkartearen alde, ikerketarako dirua biltzeko da.












