Ordiziak Altamiran hasiko du liga, Bartzelonaren aurka
ORDIZIA // Ampo Ordiziak etxean ekingo dio 2022/2023 denboraldiari. Bartzelona hartuko dute. Liga urriko lehen asteburuan hasiko da. Fase erregularreko azken partida Madrilen jokatuko dute, Cisneros taldearen aurka. Etxeko azken partida Les Abellesen aurkakoa izango da. Santboiana txapeldunen aurkako partida laugarren jardunaldian egokitu da, kataluinarren etxean. Goierritarrak egungo azpitxapeldunak dira.













