Aritz Egeak emaitza bikainak CCC-n
Aritz Egea urretxuarrak emaitza bikainak lortu ditu CCC-n 11 ordutik beherako denboran eginez ibilbidea eta gainera, lehen 10 postuetan.
CCC lasterketa gogorra eta izen handikoa da. Italian abiatu, suizatik pasa eta Frantzian amaitzen da eta korrikalari urretxuarrak erronkari aurrez aurre begiratu dio oraingoan, baita gainditu ere. 10:56:32 izan da ibilbidea egiteko behar izan duen denbora eta denbora bikain hori egiteaz gain, sailkapen orokorrean 9.postua lortu zuen. Egeak sare sozialetan azaldu duenaren arabera, koadrizepsean arazoak izan zituen eta honek lasterketa zaildu egin zion baina oso pozik dago lortutako emaitzarekin, bere helburua bete baitu. Esker hitzak nagusitu dira bere sare sozialetan.