Haurrek amaiera borobila emango diete Brinkolako Jaiei, haur jolasekin. Ondoren, buruhandiak izango dituzte eta horrez gain, poniekin eta zezentxoekin jolasteko aukera ere izango dute.
Zegaman "Kale Gorrian" kale antzerkia izan dute jaietako azken egunean, Barsanti ikuskizun taldearen eskutik. Antzerki honetan etxebizitzaren eta etxegabetzeen auziari heltzen diete.
Herriko ekoizle eta sortzaileen produktuak jaso dituen azokarekin eman diete amaiera Itsasoko San Bartolome Jaiei.
Aritz Egea urretxuarrak emaitza bikainak lortu ditu CCC-n 11 ordutik beherako denboran eginez ibilbidea eta gainera, lehen 10 postuetan.