Haurren amaiera borobila Brinkolan
Haurrek amaiera borobila emango diete Brinkolako Jaiei, haur jolasekin. Ondoren, buruhandiak izango dituzte eta horrez gain, poniekin eta zezentxoekin jolasteko aukera ere izango dute.
Brinkolako San Agustin Jaien amaiera iritsi da, asteburu osoa pasa ondoren festa-giroan. Hainbat ekintza desberdin egin dituzte asteburuan zehar eta gaur arratsaldean etxeko txikienak izango dira jaiei itxiera emango dietenak. Goizen adinekoen unea izan da, 70 urtetik gorakoei omenaldia eginez eta ondoren, jubilatuen bazkaria egine. Beraz, arratsaldean haurren txanda izan da. Haur jolasak izan dituzte, aulki jokoa, globoak lehertzea elkarri eta abar egin dituzte. Haur jolasak amaitzean, buruhandiei eman diete hasiera Brinkolan eta horrez gain, haur eta gazteentzat zezentxoak eta poniak jarri berri dituzte plazan. Horrela eman diete amaiera jaiei haurrek, gaurko arratsalde bikainarekin.