Isasoko San Bartolome Jaien amaiera iritsi da
Herriko ekoizle eta sortzaileen produktuak jaso dituen azokarekin eman diete amaiera Itsasoko San Bartolome Jaiei.
Itsasoko San Bartolome Jaiak iritsi dira amaierara. Hainbat egun jai-giroan pasa ondoren, herritar guztiak elkarrekin, iritsi da abuztuaren 28a eta honekin batera, hurrengo urtera arte jaiak agurtzeko unea. Horretarako, Itsasoko ekoizle eta sortzaileak plazara atera dira gaur. Plaza postuz bete dute eta bertan, bakoitzak bere produktuak eskaini dizkio herriari. Zenbait elikagai eta eskuz eginiko objetuak izan dira nagusi plazan. Ondoren, 13:00ean Itsasoko ondareari buruzko emanaldia (Iturria I) izan dute.