"Kale Gorrian" antzerkia Zegaman
Zegaman "Kale Gorrian" kale antzerkia izan dute jaietako azken egunean, Barsanti ikuskizun taldearen eskutik. Antzerki honetan etxebizitzaren eta etxegabetzeen auziari heltzen diete.
Zegamako San Bartolome Jaien azkena iritsi da. Agun esan beharko diete zegamarrek jaiei, hurrengo urtera arte. Horretarako, azken eguneko gauera arte ondo aprobetzatu nahi izan dute, egitaraua ahalik eta gehien luzatuz. Gaur arratsaldean, egitarau horren baitan “Kale Gorrian” antzerkia izan dute zegamarrek. Antzerki honetan etxebizitzaren eta etxegabetzeen auziari heltzen diete, 40 urtez etxe berean bizi ondoren etxegabetu egin behar dituzten bi adineko pertsonaren azalean jarri nahi izaten dute ikuslea, eta posizio horretatik kontatzen dituzte bizipenak. Horrez gain, bankuen jarreraren kritika ere egiten dute.
Antzerkia amaitzean, sardina-jana eta sagardo-dastatzea izango dituzte zegamarrek plazan eta ondoren, buruhandiek eta Tobera Musika Eskolako trikitilariek alaituko dute azken eguneko giro gazi-gozoa. Gaueko 23:00etan ‘adio’ esango diete beleari dadtorren urtera arte eta jaiei amaiera emango diete.