Izal areto futbol taldeak 27 urte bete ditu aurten
Izal areto futbol taldeak 27 urte bete ditu aurten. 1995. urtean sortu zen eta parte hartzaile eta talde asko izan ditu harrezkero. Beti egon da gutxienez neska talde bat eta mutil talde bat, eta urte askotan bi talde izan dira bakoitzetik. Aurten, ordea, 2022-2023 denboraldian mutilen talde bakarra egongo da.












