Xabier Berasategi garaile Aiarako zirkuituan
Laboral Kutxa amateur taldeko Xabier Berasategi olaberritar ziklistak Aiarako zirkuitua irabazi zuen abuztuaren 15an, Amurrion (Araba). Proba hori Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da. Berasategik Euskaldun Txapelketa ere irabazi du aurten, eta hurrengo sasoian profesionaletan ariko da.












