Ordizia Saskibaloi Taldeak irailaren 24 ospatuko du urteurren festa
Ordizia Saskibaloi Taldeak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 24an. Egun horretako bazkarian parte hartzeko, txartela eskuratu behar da irailaren 8a baino lehen (Amonane, Olano eta Txindoki tabernetan daude salgai). Aforoa mugatua izango da, Beti Alai pilotalekuan egingo dute bazkaria. Photocall-a ere izango dute eta, nola ez, musikaz alaituko dute eguna Ordiziako saskibaloizaleek. Burrunbazale txaranga ordiziarra izango dute egunean zehar eta gauerako ere musika eskaintza izango da Plaza Nagusian. Sweet Sara Band taldeak alaituko du urteurrenaren gaua.













