Usurbe Antzokiko zinema denboraldia gaur hasiko da
BEASAIN// Usurbe Antzokiko zinema denboraldia Nope filmak zabalduko du, gaur, 20:00etan. Kaliforniako herri bakartu bateko bi arrantxo-jabek aurkikuntza harrigarri bat egingo dute, eta hortik aurrera euren bizitza amesgaizto bilakatuko da. Gazte eta haurren sailean Voy a pasarmelo bien eskainiko dute. 1980. hamarkadan kokatutako komedia musikala da.












