46. Euskal Herriko Dantza txapelketako izen-ematea irekita
SEGURA // 46. Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago dagoeneko. Urriaren 22an ospatuko da aurten txapelketa Seguran. Irailaren 29ko 14:00ak arte egongo da izen-emate epea irekita. Formularia udaleko webgunean aurki daiteke. 5. Dantza Eguna ere izango da egun horretan. Segurako Azpilla Dantza Taldeak parte hartuko du antolaketan, polka erraldoia egingo dute, eta ondoren Edu Muruamendiarazek zuzenduriko Aukeran dantza konpainiak Hurrengo Geltokia ikuskizuna eskainiko du.












