Presoen aldeko giza katea egingo dute eguerdian Ordizian
ORDIZIA // Euskal Jaietako ohiko mobilizazioa antolatu dute gaurko Ordiziako Sare eta Etxerat elkarteek. Preso, iheslari eta deportatuak Ordiziako azokara! lemapean giza-katea egingo dute udaletxeko arkupeetatik abiatuta, 12:00etan. Herriguneko kaleak zeharkatuko dituzte, eta ohi bezala, Beti-Alai pilotalekura ere sartuko dira gazta txapelketa sonatua egiten ari diren bitartean.













