Goierri Gorrik etxean hasiko du denboraldia bihar, Euskal Ligan
Goierri Gorrik bihar hasiko du 2022/2023 denboraldia. Eskualdeko talde gorena izango dira beste behin, Euskal Ligan jokatuko baitute aurten ere. Mailari eustea izango dute aurtengo erronka.
Santurtzi talde bizkaitarraren aurka jokatuko dute lehen partida, Loinatz futbol zelaian, 18:30ean. Denboraldia garaipenarekin hasteko zaleen laguntza eskatu dute. Denek denen aurka bi itzulitara jokatuko dute liga, eta lortutako postuaren arabera zuzenean igo edo jaitsiko dira taldeak.
Beasain, etxetik kanpo
Beasainek sasoiko lehen garaipena borrokatuko du Lizarran, etzi, 18:00etan. Nafarrek lehen jardunaldian ez zuten jokatu.












