Huntza, euskal jaietan
Asteburuan bukatuko dituzte Ordiziako Euskal Jaietako ekitaldiak, baina oraindik bada zer ospatu, egitarauaren ondarrean. Bihar, sagardo festa (19:00etan hasita) izango da zuhaiztian, eta gauean, Huntza taldeak joko du plazan, 23:00etatik aurrera. Xilema bigarren diskoa aurkezteko bira egiten ari da taldea.













