Beroa oztopo I. Emakumeen Ordiziako Klasikan
I. Emakumeen Ordiziako Klasika jokatu da gaurkoan. Parte-hartzea nahiko eskasa izan da eguraldia dela eta, eta lasterketa utzi behar izan dute hainbat txirrindularik tenperatura altuen ondorioz.
Urteak dira Ordiziako Klasika jokatzen dela Santa Ana jaietan, baina gizonezkoena bakarrik jokatzen zen. Aurtengoan, I. emakumeen Ordiziako Klasika egiteko hautua hartu dute eta gaur izan dute egun handia. 40 txirrindulari inguruk eman dute izena, baina 30 bat izan dira helmugatik bizikleta gainean irten direnak, eguraldia dela eta parte-hartzea jaitsi baita. Horrez gain, parte hartu dutenei ere eguraldiak nahikoa kalte egin diete, izan ere, 13 izan dira lasterketa amaitu dutenak, beroa tarteko, lasterketa utzi behar izan baitute zenbaitek. Ikusleak ere itzal bila aritu dira helmuga parean, amaiera ikusteko asmoz. Beraz, lehenengo edizio gorabeheratsua izan da tenperatura altuak direla eta.
Sailkapena
- Olatz Marquet
- Andrea Soldevilla
- Amaia Lartitegi
Junior kategoria:
- Olatz Camino
- Izaro Zubiarrain
- Ziortza Ortiz
Mendiko Saria: Olatz Marquet














