Frantziskotarrei agurra Seguran
Frantziskotarrak agurtzeko meza egin dute Seguran
Argazkia: Pello Agirrezabal Atzo goizeko 12etan bete zen Segurako Parrokia, Frantziskotarrak agurtzeko asmoz. Izan ere, 1981etik bertan bizi ziren Frantziskotarren anaidiak eta inguruko zenbait herritan ere ibiltzen ziren, hala nola Aizkorpe bailarako herrietan. Bailarako eliz elkarteek antolatu zuten agur ekitaldi hau eta Segurako mezaren ondoren, Zegamara joan ziren, elkarrekin bazkalduz agur esatera.
Bertan zeuden lau fraidetatik bi Tolosara joan dira eta beste biak, berriz, Zarautza. Hala ere, ez dute umezurtz utziko Aizkorpe bailara, Jesus Javier Domingez izango baitute eliz elkarteetako arduradun postuan. Agurrak ez dira sekula errazak izaten baina ongi etorriak tarteko beti ere alaiagoak izaten dira. Hori izan da, beraz, atzo Segura eta Zegama herrietan emandako agurrean egindakoa, ekitaldi gazi-gozoa ospatuz.

Argazkia: Pello Agirrezabal













