Goierritarrak lehen postuetan Axari Trailen eta Goierriko Kopako itxiera
Mikel Garmendia Memorialaren IX.edizioan lehen postuen gehiengoak goierritarrek irabazi dituzte: Axari Trail Txikian Gaizka Lasak eta Iraia Mendiak; eta Axari Trail lasterketa luzean Ioseba Eskuderok.
IX.edizioa izan du aurtengoa Axari Trail lasterketak, Mikel Garmendia Memorialak. Memorial honen baitan bi lasterketa izaten dituzte hautatzeko korrikalariek: Bata 25,34Km-koa eta bestea, 16,06Km-koa. Biak batera abiatu dira Idiazabalgo plazatik, goizeko 9:30etan. Goizak aurrera egin ahala korrikalariak pixkanaka-pixkanaka iristen joan dira helmugara, ibilbide osoa osatu ondoren.
Ibilbide txikia egin dutenen artean Gaizka Lasa legorretarra gailendu da; bide osoa Aitor Zunzunegirekin batera egin ondoren, azken momentuan aurreratu da, garaipena lortuz, 01:16:23-ko denborarekin. Emakumezkoen kategorian ere goierritar batentzat izan da garaipena, azken hilabeteetan zer esan handia ematen ari den lazkaotarrarentzat: Iraia Mendia. Gainera, Mendiak emakumezkoen marka berria ezarri du, historiako lasterketa azkarrena eginez bere kategorian, 01:21:28-ko denborarekin. Axari Trail lasterketa luzea egin dutenen artean Idiazabaldarrak izan dira lehen bi korrikalariak: Ioseba Eskudero, 02:20:04-ko denborarekin eta handik 2 minutura Sergio Serrano.
Gaurkoa izan da Goierriko Kopako azken proba eta irabazlea jakiteko unea iritsi da. Gizonezkoetan lehenengoa Mikel Zabalegi ordiziarra izan da eta emakumezkoetan, berriz, Irati Larrañaga usurbildarra.
Sailkapena
Axari Trail
Gizonezkoen kategorian:
-
-
- Ioseba Eskudero
- Sergio Serrano
- Asier Rajado
-
Emakumezkoen kategorian:
-
-
- Andrea Garay
- Oihana Zubillaga
- Combarieu Maud
-
Idiazabaldarrak:
-
-
- Ioseba Eskudero
- Sergio Serrano
- Josu Urrestarazu
-
Axari Trail Txikia
Gizonezkoen kategorian:
-
-
- Gaizka Lasa
- Aitor Zunzunegi
- Ibon Erdozain
-
Emakumezkoen kategorian:
-
-
- Iraia Mendia
- Irati Larrañaga
- Lara Estebanez
-
Gizonezko kadeteak:
-
-
- Eneko Etxaniz
- Eneko Mariño
- Eneko Oliveira
-
Emakumezko kadeteak:
-
-
- Nora Anton
- Lide Azurmendi
- Amaiur Mariaezcurrena
-
Idiazabaldarrak:
-
-
- Xabier Sanchez
- Julen Balerdi
- Beñat Arribas
-
Goierriko Kopa Gizonak Sprint
-
- Mikel Zabalegi
- Mikel Usandizaga
- Jokin Tolosa
Goierriko Kopa Emakumeak Sprint
-
- Irati Larrañaga
- Lara Estebanez
- Ainhoa Unanue














