Santorinin zautitutako gaztea bueltan da
Santorinin zauritu zuten gazte beasaindarra itzuli da etxera. Ostiralean iritsi zen, Atenastik Bilborako bidaia eginda.
Jipoitua eta larri ospitaleratua izan zen 33 urteko beasaindar gaztea Santorini uharte greziarrean. Iada alta eman diete Atenasko osasungintzan eta etxera itzultzeko aukera izan du. Ostiralean iritsi zen Beasaina Atenastik Bilborako hegaldiaren ondoren.
Osatzen ari da pixkanaka gaztea eta hobeto egon arren, Osakidetzan emango dio jarraipena bere osatze-prozesuari.













