Atzerriko bisitarien kopurua %72 handitu da udan Igartubeitin
EZKIO // Atzerriko bisitarien kopuruak %72 gora egin du Igartubeiti Baserri Museoan udan iazko udakoarekin alderatuta. Ekainean, %24 bisitari gehiago izan dituzte. Abuztuan eta irailean, aldiz, %9 jaitsi da. 2020koarekin alderatuta, %89 handitu da atzerriko bisitarien kopurua. Gehienak, %54, EAEkoak izan dira, eta %32 Espainiakoak. Kataluniako bisitarien presentzia bereziki handia izan da.













