Gimnasioko arreta zerbitzua astean hiru egunetan izango da
SEGURA // Baratze pilotalekuko gimnasioa ekainean ireki zen eta dagoeneko erabiltzaile asko ditu. Arreta zerbitzurako ordutegia astean hiru aldiz izango da: astelehenetan 08:30etik 10:00etara eta 17:00etatik 18:30era; asteazkenetan 10:30etik 12:00etara eta 13:00etatik 14:30era; eta ostegunetan 08:30etik 10:00etara eta 18:30etik 20:00etara.













