Olaberriko jubilatuek lau ikastaro izango dituzte aukeran
OLABERRIA // Astelehenean hasi ziren Olaberriko Urbaundi jubilatu elkartean urteko tailerrak. Erlaxazioa (astelehenetan 16:00-16:30), oroimena (astelehenetan 16:30-18:00 eta astearteetan 16:00-17:30), eskulanak (ostegunetan 16:00-17:30) eta joskintza (ostiraletan 15:00-17:00; urriaren 3an hasiko da hori) dira antolatutako tailerrak.












