Asfaltatze lanak egiten ari dira Ordizian
Asfaltatze lanak egiten ari dira Ordizian. Maitane Alvarez alkateordeak esan duenez «urteetan konpondu ez diren kaleetatik hasi gara». Oianguren kaletik hasi dira eta Iturtxo, Goierri kalea, Nafarroa etorbidea eta Aranan ere egingo dituzte hobekuntzak ondoren. 140.000 euroko inbertsioa egingo du Ordiziako Udalak. Berzolaketak eta oinezkoen pasabideak ere hobetuko dituzte.













