'Hariz hari sorgindu hadi!' ibilaldi gidatua egingo da igandean
12:00etan hasiko da. Aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek, 943 80 17 49 zenbakian edo turismoa@segura.eus helbidean.
Lixibalekua zena, ibilbideko geralekuetako bat.//Segurako Udala ‘Hari hari sorgindu hadi!’ ibilaldia ezagutzeko aukera bikaina izango dute igandean herritarrek. Proiektuaren bueltako ibilaldi gidatua egingo da Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, Segurako Udalak eta Ardixarrak antolatuta. Segurako XVIII., XIX. eta XX. mendeko emakumeen bizimoduan eta haietako batzuen historian eta ezagutzan oinarritzen da ibilaldia. Berdintasunaren bidean, emakume horien ezagutza eta egindako lana aitortu eta herritarren artean zabaltzea du helburu.
9 panel eta geldiunez osatutako ibilbidea da, eta bakoitzean emakume ezberdin baten istorioa kontatzen da. Haurrentzako eduki pedagogikoak sortu dituzte, ibilbidea egiten duten bitartean haiek ere ikas dezaten, jolasen bidez. Igandeko ibilaldia gidatuan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, 943 80 17 49 telefono zenbakira deituta edo turismoa@segura.eus helbide elektronikora idatzita. 12:00etan hasiko da Ardixarra Erdi Aroko Interpretazio Zentroan. Doan da.













