Eskualdeko irakurle taldeak hasi dira ikasturte berriarekin
Goierriko irakurle taldeak hasi dira 2022/2023 ikasturtearekin. Hilabetero liburu bat irakurriko dute, gero taldean sakontzeko.
Ordiziako irakurle taldeak, esaterako, aurreko astean egin zuen lehen juntadizoa. Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina izan zuten mintzagai. Aurrerantzean liburu hauek jorratuko dituzte: urrian, Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa; azaroan, Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori; abenduan, Ekaitz Goikoetxearen Balio erantzia;u rtarrilean, Lander Garroren Faith; otsailean, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea; martxoan, Estitxu Fernandezen eta Erika Lagomaren Ama, eme, ume; apirilean, Iker Sanchok itzulitako Anton Txekhoven 31 ipuin ; eta maiatzean Idoia Garcesen Mendiko gaitza.
Ekainean Goierriko Irakurle Taldeen topaketa egingo dute. Aurten Itsason elkartuko dira.
Irakurle taldeek gogorarazi dute sarrera librea dela eta herritarrei tokian tokiko bileretara gerturatzeko deia egin diete.












