Irizarrek 12 autobus elektriko egingo ditu Palmarako
ORMAIZTEGI // Irizar taldeak Adunan duen Irizar e-mobility enpresak 12 autobus elektriko hornituko dizkio Palmako (Espainia) ETMri. Eguzki plakak izango dituzte goiko aldean, autobusaren sistema osagarriak elikatzeko. 12 metroko luzera izango dute, hiru ate, 22 eserleku eta aulki gurpildunentzako gune bat. 70 bidaiari hartuko ditu gehienez. Txema Otero Irizar e-mobilityko Espainia eta Portugalgo zuzendari komertzialak «estrategikotzat» jo du eskaria, «Palmak merkatu turistiko gisa duen ikusgarritasunagatik».













