Bisita gidatu bana Seguran eta Zerainen, igandean
SEGURA-ZERAIN // Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, bisita gidatu bana egingo dute Seguran eta Zerainen igandean, doan. Segurako Hariz hari sorgindu hadi! ibilaldia 12:00etan hasiko da Ardixarra Etxean. Zerainen, aldiz, Aizpea eta Barnaola artean izango da bisita, 10:00etan. Aurrez izena eman behar da herri bakoitzeko turismo bulegoetara deitu edo idatzita.













