Igartza zikloko kontzertua etzira aurreratu dute
KULTURA // Andoni Salameroren, Peio Ospitalen, Mixel Ducauren eta Paul Smeten Arnasa… Hatsa… Bizia… ikuskizuna etzira aurreratu dute. 19:00etan izango da, Igartzako jauregian. Ospitalen bakarkako bere lehen lana da. Salameroren poesietatik ondutako hamalau piezako sorta bat da. Zumarragarra Igartzan bertan izango da. Hurrengo kontzertua Loinatz abesbatzarena izango da, hilaren 23an.












