Pago motzak ezagutzeko txango gidatua, igandean
ZEGAMA // Anduetza Parketxeak Pago motzak, baso-kulturaren ondare biziak txango gidatua antolatu du iganderako. Alvaro Aragon Ruano adituak gidatuko du saioa. Beunda atsedenlekutik irtengo dira partaideak, 10:30ean. Ibilaldi erraza izango da, 2 ordu inguruko iraupenarekin, azalpenak barne. Doan da baina aurrez izena eman behar da 943 802 187 edo 688 62 36 09 telefonoetan edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan.













