Zaldibiako 0-5 urte arteko haurren jolas gelan izen-ematea
ZALDIBIA // Bost urte bitarteko Zaldibiako haurrentzat jolaserako gela erabiltzeko izen-ematea ireki du udalak. Artxanberri kaleko Kimuene kulturgunean dago Haritza jolas gela. Erabiltzaileak astelehenetik igandera, 9:00etatik 20:00etara joan litezke haurrekin. Eskaera egin, 5 euroko fidantza jarri, eta giltza elektronikoa jaso behar da.













