Ataungo Gaztelekua erabiltzaileei bihar aurkeztuko diete
ATAUN // Ataungo Gaztelekua zabalduko du aurten ere udalak. Herriko gaztetxoek aisialdirako erabiliko dute, jarduerak antolatuta eta garatuta. Zerbitzuaren aurkezpena bihar egingo dute, bi txandatan: 17:30ean 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak, eta 18:00etan 2008 eta 2007koak. Erabiltzaileei joateko eskatu die, ordutegia zehazteko eta erabaki batzuk hartzeko.













