Odola emateko deialdia gaur izango da Ormaiztegin
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Odol Emaileek jakinarazi dutenez, odola emateko deialdia gaur izango da herrian. 17:00etatik 20:40era egongo dira udaletxe azpian. Aurrez, hala ere, hitzordua zehazteko izena eman behar dute interesa dutenek. Gaur goizean deitu behar dute 943 00 78 85 telefono zenbakira.













