Oinezkoak lehenesteko obrak egiten ari dira Filipinak kalean, Ordizian
Ordiziako Filipinak kalean irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten ari dira. Adur Ezenarro herriko alkateak adierazi du «oinezkoen lehentasuna bermatzeko urrats bat gehiago da hau, bide horretan lan egiteko konpromisoa berresten dugu, Ordizia 2030 Ekintza Planak ere jasotzen du».
Belarri izeneko egiturak sortu dira. «Belarriak espaloiari atxikitzen zaion beste espaloi zati bat dira», azaldu du Ezenarrok. Honen helburua da, «herritarrok ikusgarritasun handiago» izatea, eta «autorik datorren errazago ikustea». Gainera, errepidearen eta espaloiaren maila berdindu egingo da.
Obra horiek, 50.000 euro baino gehiagoko inbertsioa suposatuko dute.













