Urriaren 15ean jokatuko da Beasaingo XI. errelebo lasterketa

Alebin eta benjamin mailako ikasleei zuzendua dago. Izena emateko epea irekita dago, Bealak taldearen webgunean.

Eskolaumeak urriaren 15ean Beasainen elkartuko dira, lauko taldeetan, erreleboka korrika egiteko. Bealak taldeak antolatu du, Igartza Monumentu Multzoaren inguruko zirkuituko lasterketa. 09:00etan, alebin mutilen txanda izango da, 10:15ean alebin neskena, 11:30ean benjamin neskena eta 12:30ean benjamin mutilena.

Izena emateko epea zabalik dago, Bealak.com webgunean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa