Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Alex Aranburu, Movistar taldearen salbaziorako puntu emaile onenetakoa

Ezkio
Kirola

Txirrindulari ezkiotarra taldeko laugarren ziklista izan da puntuak biltzen, nahiz eta irailaren 15etik karreretara ez duten eraman. 735 UCI puntu eman dizkio Movistarri.

Alex Aranburu, Limousingo Tour gogoangarrian, abuztuan./Movistar Team
2022/10/11
Aimar Maiz

Alex Aranburu izan da 2022ko txirrindulari denboraldian Movistar Teami UCI puntu gehien eman dizkion taldeko laugarren txirrindularia. Taldeko puntu emaile onena Alejandro Valverde izan da, 42 urterekin eta agurreko urtean: 1.996 puntu. Ondoren,  taldeko lider oinordeko den Enric Masek 1.772 puntu lortu ditu (asko denboraldiaren azken txanpan), eta hirugarrena Ivan Garcia Cortina da (944 puntu). Laugarren onena Alex Aranburu da, 735 puntuko ekarpenarekin; 5.a Max Kanter (546), 6.a Carlos Verona (413), 7.a Gonzalo Serrano (399), 8.a Ivan Ramiro Sosa (352), 9.a Antonio Pedrero (352) eta 10.a Matteo Jorgenson (294).

Kontuan hartu behar da Alex Aranburuk ez duela lehiatu irailaren 15etik. Il Lombardia klasikorako (urriak 8) printzipioz joatekoa bazen ere, azken unean ez zuen lerrokatu Movistarrek.

2022an 43 lehiaketa-egun egin ditu Aranburuk, eta 8.130 km korritu ditu lasterketetan. Egun bakarreko 18 probatan lehiatu da, eta etapakako bost itzulitan: Tirreno-Adriatikoa Italian (7 etapa, martxoaren 7tik 13ra), Boucles de la Mayenne (Frantzian, 4 etapa, maiatzaren 26tik 29ra), Suitzako Itzulia (5 etapa, ekainaren 12tik 16ra, 6.etapan ez zen atera), Valoniako Itzulia Belgikan (5 etapa, uztailaren 23tik 27ra), eta Limousingo Tourra  Frantzian (4 etapa, abuztuaren 16tik 19ra).

Garaipenen artean, lehenbiziko aldiz etapakako itzuli bat irabazi du Aranburuk: Limousingo Itzulia. Hango 2. etapa ere irabazi zuen (Le Grand Perigueus Champcenivel – Riberac, 184,7 km); lehen eta 3. etapetan 3., eta 4. etapan 2. ere egin zuen.

Espainiako errepideko Txapelketan ere brontzea lortu zuen, 3. postuan helmugaratuta Cala Millor – Palma (186,1 km) proban.

Postuei dagokienez, top-10 lehen hamarretan 17 aldiz sartu da, eta horietatik podiumean 9 aldiz:

  • 1. postuak: Limousingo Tourreko 2. etapa (Le Grand Perigueux Champcevinel – Riberac, 184,7 km, abuztuak 17) eta sailkapen nagusia (abuztuak 19).
  • 2. postuak: Valoniako Itzuliko 1. etapa (Temploux – Huy, 174,4 km, uztailak 23), eta Limousingo Tourreko 4. etapa (Saint-Laurent-sur-Gorre – Limoges, 174,8 km, abuztuak 19).
  • 3. postuak: La Mayenne Itzuliko 2. etapa (Jublains – Pre-en-Pail-Saint-Samson, maiatzak 27, 171 km), La Moyenne Itzuliko sailkapen nagusia (maiatzak 29), Espainiako Txapelketako errepideko proban (Mallorca, ekainak 26), Limousingo Tourreko 1. etapan (Verneuil-sur-Vienne – La Souterraine, 176,4 km, abuztuak 16) eta 3. etapan (Donzenac – Malemort, 181,7 km, abuztuak 18),

Movistarrekin kontratua 2024 bukaerara arte dauka, beste bi denboralditarako.

Alex Aranburu, Limousingo Tour gogoangarrian, abuztuan./Movistar Team

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut