Espaziora botako dute begirada Ordizientziaren bigarren saioan

Juan Tomas Hernani Satlantis enpresako ordezkariak eskainiko du hitzaldia, 'Satlantis: Urdaneta, lehenen satelite euskalduna' izenburupean.

Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatzen duen Ordizientzia zikloaren bigarren saioa izango da ostiralean. Juan Tomas Hernani Satlantis enpresako ordezkariak eskainiko duen hitzaldiarekin, espazioari begira jarriko ditu ekitaldira gerturatzen direnak. Satlantis: Urdaneta, lehenen satelite euskalduna izenburupean emango du hitzaldia.

Satlantis, Bizkaian (Espainia) kokatzen den startup bat da, misio aeroespazialetarako bereizmen handiko kamerak garatzera bideratua dago.

Juan Tomas Hernani ingeniari industriala, ekonomialaria, eta Satlantiseko sortzaile eta kontseilari delegatua da.

Hitzaldia, Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango da, ostiralean, 19:00etan hasita.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa