Goazen Ordizia ekimeneko bigarren ibilaldia egingo dute ostegunean
Ordiziako Plaza Nagusitik abiatuko dira, ohi bezala. Ekimenarekin lortu nahi dute, parte-hartzaileen sozializazioa eta osasuna hobetzea.
Joan den osteguneko irudia. Ostegunean itzuliko da Goazen Ordizia ekimena, ikasturteko bigarren ibilaldiarekin. Ordiziako Plaza Nagusian elkartuko dira, eta herrian zehar paseoa egingo dute. 10:20ean abiatuko dira. Aurrerantzean ere, ikasturtea amaitu arte, ostegunero aterako dira paseoan.
Ekimenarekin lortu nahi dute, parte-hartzaileen sozializazioa eta osasuna hobetzea. Adineko pertsonena bereziki, baino ez esklusiboki. Horrez gain, beste zenbait eremu landu nahi izan dira; hainbat sektoreen parte hartzea eta gizarteratzea bultzatzea, kohesio soziala areagotuz. Gainera, belaunaldien arteko harremanak ere landu nahi dira, horregatik, herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu ohi dute.













